Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Trek-Segafredok Jon Aberasturi fitxatu egin du

EITB MEDIA

Caja Rural-Seguroseko txirrindulari gasteiztarra Estatu Batuetako taldean arituko da.

  • Jon Aberasturi. Argazkia: EFE

    Jon Aberasturi. Argazkia: EFE

Trek-Segafredoko taldeak sare sozialetan iragarri du Jon Aberasturi gasteiztarra fitxatu egin dutela.

32 urteko gasteiztarrak 2023. urtera arte Trek-Segafredorekin kontratua sinatu du.

Taldeko web gunean Aberasturik pozik dagoela adierazi du: "Proiektu mailan urte batzuk igaro ondoren World Tourrera itzultzeko gogo handia nuen. Oso ondo hitz egin didate Trek-Segafredoren inguruan. Taldeko zuzendariekin hitz egin nuenean nire profileko ziklista bilatzen ari zela esan zidan".