Itxi

Txirrindularitza

Anfetaminen kontsumoa

Ullrich, bi urteko zigorra dopinagatik Puerto Operazioren barruan

Erredakzioa

Kirol Arbitrajeko Tribunalak (TAS) errunduntzat jo du txirrindulari alemaniarra. Ez diote bizitza guztirako lizentzia kenduko, baina hori zen UCIk eskatzen zuena.

00:27
TAS-ek bi urteko zigorra jarri dio Jan Ullrichi

Kirol Arbitrajeko Tribunalak (TAS) erruduntzat jo du Jan Ullrich txirrindulari alemaniarra Puerto Operazioaren barruan burututako doping kasuagatik. 2011ko abuztuaren 22tik hasiko da kontatzen zigorra.

TASek ezeztatu egin zuen UCIk (Txirrindularien Nazioarteko Elkarteak) egindako eskaera. UCIk Ullrichi bizitza osorako lizentzia kentzea eskatu zuen, baina azkenean ez da horrela izan. Doping kasua, anfetaminak kontsumitzeagatik izan zen beti ere lehiaketatik kanpo.