Itxi

Txirrindularitza

Vuelta (16. etapa)

Jakobsenek bere hirugarren garaipena lortu du Espainiako Itzulian, 16. etapan nagusituta

A. B. E. | EITB Media

Fabio Jakobsen nagusitu da Vueltako 16. etapan, esprintean onena izanda. Nederlandarrak hiru garaipen erdietsi ditu jada aurtengo Espainiako Itzulian. Sailkapen nagusiko lehen postetan ez da aldaketarik egon eta Eikingek jarraitzen du lidergoan.

1:56
Fabio Jakobsen

Fabio Jakobsenek (Deceuninck - Quick Step) irabazi du Espainiako Itzuliko 16. etapa, astearte honetan Laredo eta Santa Cruz de Bezana (180 km) artean egin dena. Lidergoari eutsi dio Odd Christian Eikingek (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux).

Jakobsenek hiru garaipen erdietsi ditu jada Vueltan, azkena astearte honetakoa, 25 urte bete dituen egunean. Jordi Meeus (Bora Hansgrohe) izan da bigarren eta Matteo Tretin (UAE Emirates) hirugarren.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Eikingek jarraitzen du lehen postuan, bigarren da Guillaume Martin (Cofidis) 54 segundora, eta Primoz Roglic (Jumbos Visma) hirugarren da 1'36"ra. Laugarren postuan da Enric Mas (Movistar) liderrarengandik 2'11"ra.

Euskaltel - Euskadi eta Caja Rural, protagonista

Caja Rural - Seguros RGA eta Euskaltel - Euskadi taldeak protagonista izan dira Espainiako Itzuliko 16. etapan. Jon Aberasturi (Caja Rural) seigarren izan da, eta Antonio Soto (Euskaltel) bederatzigarren.

Gainera, Mikel Bizkarra (Euskaltel - Euskadi) eguneko ihesaldian sartu da Dewulf, Clayes Simons eta Jetse Bol txirrindulariekin batera, baina tropelak harrapatu egin ditu helmugarako 8 kilometro falta zirenean.

16. etapako sailkapena:

1 - JAKOBSEN Fabio (Deceuninck - Quick Step) 4:08:57

2 - MEEUS Jordi (BORA hansgrohe) d. b.

3 - TRENTIN Matteo (UAE-Team Emirates) d. b.

4 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange) d. b.

5 - DAINESE Alberto (Team DSM) d. b.

6 - ABERASTURI Jon (Caja Rural - Seguros RGA) d. b.

7 - OLIVEIRA Rui (UAE-Team Emirates) d. b.

8 - MINALI Riccardo (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) d. b.

9 - SOTO Antonio Jesús (Euskaltel - Euskadi) d. b.

10 - VENTURINI Clément (AG2R Citroën Team) d. b.

Clasificación general:

1 - EIKING Odd Christian (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 59:57:50

2 - MARTIN Guillaume (Cofidis, Solutions Crédits) + 54"

3 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) + 1'36"

4 - MAS Enric (Movistar Team) + 2'11"

5 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 3'04"

6 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) + 3'35"

7 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 4'21"

8 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) + 4'34"

9 - KUSS Sepp (Team Jumbo-Visma) + 4'59"

10 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) + 5'31"