Itxi

Txirrindularitza

Qatarreko itzulia

Tom Boonen berriro 'Basamortuko erregea'

Erredakzioa

Omega Pharma taldeko belgikarrak laugarren aldiz irabazi du Qatarreko Itzulia. Lasterketako XI. ekitaldia izan da.

  • Tom Boonen Belgikako txirrindularia. Argazkia: EFE

    Tom Boonen Belgikako txirrindularia. Argazkia: EFE

Tom Boonen belgikarrak (Omega Pharma) 'Basamortuko Errege' izatea lortu du berriro laugarren adiz Qatarreko itzulia irabazita. Seigarren etapak Sealine Beach eta Doha Corniche lotu ditu (120 kilometro). Arnaud Demare (Francaise) frantziarrak lortu du garaipena azken etapa horretan. Juan Antono Flechak (Sky) podiumeko hirugarren tokia eskuratu du.

31 urteko Boonen denboraldi hasiera bikaina egiten ari da. Dagoeneko hiru etapa irabazi ditu sprintean, horietako bat San Luiseko Tourrean. Gainera, Qatarreko lasterketan garaipena lortu du berriro, izan ere, laugarrena du. 20 etapa eskuratu ditu basamortuko proban.

Sailkapen orokorra:

.1. Tom Boonen (BEL) Omega Pharma 15h.42.14
.2. Tyler Farrar (AEB) Garmin a 28
.3. Juan Antonio Flecha (ESP) Sky a 33
.4. Gert Steegmans (BEL) Omega Pharma a 34
.5. Tom Veelers (HOL) Project 1t4i a 1.00
.6. Mark Cavendish (BH) Sky a 1.05
.7. Fabian Cancellara (SUI) RadioShack a 1.06
.8. Ramunas Navardauskas (LIT) Garmin a 1.09
.9. Aidis Kruopis (LIT) GreenEdge a 1.10
10. Adam Blythe (BH) BMC a 1.14.