Publizitatea
Itxi

2021/09/14

20:08

Txirrindularitza

Podiumean

Ane Santesteban hirugarren izan da L'Ardecheko Tourrean

A. B. E. | EITB Media

Euskal txirrindularia bosgarren izan da azken etapan eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du lasterketa. Leah Thomasek irabazi du L'Ardecheko Tourra, eta Mavi Garcia izan da bigarren.

  • Ane Santesteban

    Ane Santestebanen artxiboko irudia. Argazkia: @GreenEDGEteam

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ane Santestebanek (BikeExchange) hirugarren amaitu du L'Ardecheko Tourra. Euskal txirrindularia bosgarren izan da zazpigarren eta azken etapan, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du lasterketa.

Lucinda Brandek (Trek-Segafredo) irabazi du zazpigarren etapa. Lasterketa, ordea, Leah Thomasek (Movistar) bereganatu du. Mavi Garciak (BTC) bete du sailkapen nagusiko bigarren postua irabazlearekiko 9 segundora, eta hirugarren postua Ane Santestebanentzat izan da, hau ere liderrarekiko 9 segundora.

7. etapako sailkapena:

1 - BRAND Lucinda (Trek-Segafredo) 2:21:44

2 - KOREVAAR Jeanne (Liv Racing) + 47"

3 - KENNEDY Lucy (Team BikeExchange) + 1'03"

4 - THOMAS Leah (Movistar Team) + 1'20"

5 - SANTESTEBAN Ane (Team BikeExchange) + 1'20"

6 - GARCIA Mavi (Alé BTC Ljubljana) +1'20"

7 - ROOIJAKKERS Pauliena (Liv Racing) + 1'26"

8 - GHEKIERE Justine (Bingoal Casino - Chevalmeire Cycling Team) + 1'35"

9 - EWERS Veronica (Team TIBCO - SVB) + 1'52"

10 - JOUNIER Lucie (Team Arkea) + 2'22"

Sailkapen nagusia:

1 - THOMAS Leah (Movistar Team) 23:18:12

2 - GARCIA Mavi (Ale BTC Ljubljana) +9"

3 - SANTESTEBAN Ane (Team BikeExchange) + 9"

4 - ROOIJAKKERS Pauliena (Liv Racing) + 26"

5 - EWERS Veronica (Team TIBCO - SV) + 52"

6 - KOREVAAR Jeanne (Liv Racing) + 1'30"

7 - DE JONG Thalita (Bingoal Casino - Chevalmeire Cycling Team) + 2'47"

8 - SIERRA Arlenis (A.R. Monex Women's Pro Cycling Team) + 3'10"

9 - KERN Špela (Massi - Tactic Women Team) + 3'24"

10 - BRAND Lucinda (Trek-Segafredo) + 5'39"

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;