Itxi

Txirrindularitza

2025ean

Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Afrikan egingo da lehendabizikoz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kigali, Ruandako hiriburua, izango da 2025ko Munduko Txapelketaren egoitza.

  • Ruanda izango da 2025eko Txirrindularitzako Munduko Txapelketaren egoitza. Argazkia: @cyclingrwanda

    Ruanda izango da 2025eko Txirrindularitzako Munduko Txapelketaren egoitza. Argazkia: @cyclingrwanda

Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Afrikan egingo da lehendabizikoz, 2025ean. Ruandako hiriburua, Kigali, izango da lasterketaren egoitza.

Ruandako Txirrindularitza Federazioak ofizial egin du Afrikako herrialdeak 2025eko Munduko Txapelketa antolatuko duela. Ruandako Itzuliaren aldapak izango dira lasterketako protagonistak.