Itxi

Txirrindularitza

Arabako proba klasikoa

2012ko Laudioko Sari Nagusia bertan behera gelditu da

Erredakzioa

Laguntza ekonomiko urria izategatik aurten ez da Arabako proba klasikoa jokatuko. Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa ere arriskuan daude.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

2012ko Laudioko Sari Nagusia bertan behera gelditu da proba antolatzeko eta gauzatzeko laguntza ekonomiko urriak direla eta. Laudioko Txirrindularitza Elkarteak, Sari Nagusiko antolatzaileak, ostegunean prentsaurrekoa eskeiniko du proba bertan behera utzeko arrazoiak azaltzeko.

Azkeneko urteetan Arabako Klasikoa izenez ezagutu da lasterketa eta Arabako lurraldeko txirrindularitza proba garrantzitsuena izan da jokatutako 62 edizioetan.