Txirrindularitza
Arriskuan daude probak
Gipuzkoak txirrindularitza probak babestea eskatu dio Jaurlaritzari
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udaletxeak Eusko Jaurlaritzari, probak ez desagertzeko beharrezko diruarekin Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa babesteko eskatu diote.
-
Tropela. Argazkia: EFE
Gipuzkoako Foru Aldunadiak eta Donostiako Udaletxeak txirrindularitza probak babesteko falta diren 150.000 euroak jartzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa probak ez desagertzeko beste urteetako finantzaketa hitzarmena luzatzea eskatu dute Gipuzkoako erakundeek.
Gipuzkoako Kirol ahaldunak, Ikerne Badiolak, eta Donostiako Udaletxeko kirol zinegotziak, Josu Ruizek, Eusko Jaurlaritzari beharrezko kosteak ordaintzea eskatu diote prentsaurrekoan. Badiolak, Patxi Lopezen Gobernuari probekin zeukaten konpromisoa "apurtzea" leporatu dio.
Foru Aldundiak eta Udaletxeak, batera adierazi dutenez, "erakunde guztietatik babestu behar dira txirrindularitza proba hauek" eta Eusko Jaurlaritzari Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa ez desagertzeko "behar diren 150.000 euroak" ordaintzea eskatu diote.