Itxi

Txirrindularitza

Eta Milan-San Remon

Egoi Martinez, Euskaltel-Euskadiren taldeburua Tirreno-Adriatikoan

Erredakzioa

Tirreno-Adriatikoa martxoaren 7tik 13ra eta Milan-San Remo hilaren 17an.

  • Egoi Martinezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Egoi Martinezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Egoi Martinez izango da Euskaltel-Euskadiren taldeburua Tirrenoa-Adriatiko eta Milan-San Remo probetan. Italian korrituko dira biak. Tirreno-Adriatikoa martxoaren 7tik 13ra eta Milan-San Remo hilaren 17an.

Txirrindulari nafarrarekin batera Gorka Verdugo, Ruben Perez, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Pablo Urtasun, Mikel Landa eta Jon Izagirre egongo dira.

eitb.com-ek eta ETBK-k zuzenean eskainiko dituzte Tirreno-Adriatikoaren etapa guztiak 14:30etik aurrera.