Itxi

2021/11/11

12:31

Txirrindularitza

Fitxaketa

Euskaltel-Euskadik Carlos Canal galiziarrarekin osatu du 2022ko taldea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Carlos Canal mendiko bizikletan eta ziklokrosean nabarmendu zen junior mailan eta zuzenean eman zuen jauzia errepideko txirrindularitza profesionalera 2020an Burgos taldean.

  • Carlos Canal

    Carlos Canal. Irudia: @FundaCiclisEusk / RFEC

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskaltel-Euskadik Carlos Canal txirrindulari galiziarrarekin osatu du 2022an lehiatuko den taldea. Canal Espainiako txapelduna izan zen ziklo-kros eta mendiko bizikletan junior mailan, eta bi urte eman ditu errepidean profesional mailan. "Etorkizuna eta aniztasuna" emango dio taldeari fitxaketa berriak, Euskaltel-Euskadik jakinarazi duenez.

Carlos Canal mendiko bizikletan eta ziklo-krosean nabarmendu zen junior mailan (2019ko Espainiako txapelduna izan zen bi modalitateetan eta Munduko Kopako podiumak zapaldu zituen), eta zuzenean eman zuen jauzia errepideko txirrindularitza profesionalera 2020an Burgos taldean.

Elitean egindako bi urteotan, bere dohainak erakutsi ditu txirrindulari galiziarrak, eta Espainiako 2021eko Itzulian gazteena izan zen, 20 urte baino ez baititu. Halaber, Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasten ari da gaur egun. Errepideari so, egun bateko probetan lehiatzeko gaitasuna erakutsi du, eta Frantziako, Belgikako eta Herbehereetako egutegian nabarmen daiteke.

Laboral Kutxa taldeko Asier Etxeberria, Unai Iribar eta Xabier Isasa dira beste taldearen fitxaketak, eta lau gazte horiekin osatu du Euskaltel-Euskadi taldeak hurrengo urteko multzoa, 20 txirrindularirekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;