Itxi

Txirrindularitza

2022 DENBORALDIRAKO

Bizkaia-Durangok Carolina Upegui kolonbiarra fitxatu du

EITB MEDIA

Medellineko txirrindularia taldearen seigarren aurpegi berri da.

  • Carolina Upegui. Argazkia: Bizkaia-Durango

    Carolina Upegui. Argazkia: Bizkaia-Durango

UCI Kontinental mailako Bizkaia-Durango taldeak Carolina Upegui Quevedo ziklistaren fitxaketa iragarri du.

Medellinen jaiotako kolonbiarrak 32 urte ditu, Colnago CM Team taldetik heldu da eta 2022 denboraldian izango da euskal taldean. Orain arte Bizkaia-Durangok iragarri dituen izen berriak Catalina Soto, Beatriz Pereira, Irene Mendez, Sofia Rodriguez eta Iris Gomez dira.

Upeguik Kolonbiako selekzioarekin 2020ko Imolako (Italia) Munduko Txapelketan hartu zuen parte, ibilbide guztietan da trebea eta azkarra da ere. Kolonbiarra gogotsu dago hasteko, "oso pozik nago eta eskerrak eman behar ditut Bizkaia-Durangon egotegatik. Nire onena emango dut taldeak zenbat eta emaitza hoberenak lortzeko eta oso esperientzia zoragarria izango dela uste dut".