Txirrindularitza
Seigarren etapa
Luis Leon Sanchezek Voigt buruz burukoan gainditu du
Erredakzioa
Rabobank taldeko txirrindulariak Sisteroneko helmugan gainditu du Jens Voigt ihesaldi luze baten ostean. Bradley Wigginsek Paris Niceko lidergoan jarraitzen du.
-
Luis Leon Sanchez. Argazkia: EFE
Rabobank taldeko Luis Leon Sanchezek irabazi du Paris Nice probako seigarren etapa (Suze la Rousse-Sisteron, 176,5 km). Gainera, Bradley Wigginsek (Sky) elastiko horia mantentzea lortu du.
Luis Leonek esprintean gainditu du Jens Voigt alemaniarra (Radioshack), buruz burukoan. Bi txirrindulariek atzean utzi dituzte beste iheslariak eta helmugan espainiarra izan da azkarrena. Tropela, 14 segundora heldu da eta Heinrich Haussler izan da azkarrena esprintean.
Sailkapen orokorrean, Bradley Wigginsek lidergoan jarraitzen du eta bigarren Lieuwe Westra holandarra da 6 segundora. Hirugarren Levi Leipheimer estatubatuarra da 10 segundora eta laugarren Alejandro Valverde da 18 segundora.
6. etapa:
1 Luis-Leon SANCHEZ RABOBANK CYCLING TEAM 4:07:58
2 Jens VOIGT RADIOSHACK-NISSAN 0:00:00
3 Heinrich HAUSSLER GARMIN - BARRACUDA 0:00:14
4 Elia VIVIANI LIQUIGAS-CANNONDALE 0:00:14
5 Grega BOLE LAMPRE - ISD 0:00:14
6 Alexander KRISTOFF KATUSHA TEAM 0:00:14
7 Samuel DUMOULIN COFIDIS LE CREDIT EN LIGNE 0:00:14
8 Romain FEILLU VACANSOLEIL-DCM 0:00:14
9 Koen DE KORT PROJECT 1T4I 0:00:14