Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Janez Brajkovicek garaipena lortu du elurpean

Erredakzioa

Astana taldeko txirrindulariak irabazi du hirugarren etapa. Antolatzaileek helmuga 50 kilometro baino gehiago aurreratzea erabaki dute Port Aineko igoera elurtuta gelditu delako.

  • Txirrindulariak hirugarren etapan, hotza eta elurra izan dira nagusi. Argazkia: EFE

    Txirrindulariak hirugarren etapan, hotza eta elurra izan dira nagusi. Argazkia: EFE

Janez Brajkovic (Astana) Esloveniako txirrindulariak Kataluniako Voltako etapa nagusia irabazi du gaur. Elurrak erabat baldintzatu du lasterketa eta antolatzaileek ibilbidea 50 kilometro baino gehiago murriztu behar izan dute. Gauzak horrela, gaurko denborak ontzat ez ematea erabaki dute epaileek.

Michal Golas poloniarra (Omega Quickstep) eta Mickael Cherel frantziarra (AG2R), bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren.

Etapa nagusiko ibilbidea moldatu behar izan dute Voltako antolatzaileek. Ibilbidean elurra pilatu da eta etapa Port Aineko eski estazioan amaitu behar zuen, baina ezinezkoa izan da.

Etapa 3:

1. Janez Brajkovic (Astana)
2. Michal Golas (Omega Pharma-Quick Step)
3. Mickael Cherel (AG2R)
4. Chris Sorensen (Saxo Bank)

Sailkapen orokorra:

1. Michael Albasini (GreenEDGE) 7:12:11
2. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) + 1:32
3. Mickael Cherel (FDJ-BigMat) d.b.
4. Steve Morabito (BMC) d.b.
5. Arnold Jeannesson (FDJ-BigMat) d.b.