Itxi

Txirrindularitza

Belgikako klasika

E3 Harelbeke bosgarrenez irabazi du Boonenek

Erredakzioa

Belgikarrak ozta-ozta lortu du garaipena eta helmugako argazkia beharrezkoa izan da irabazlea baieztatzeko. Boonen denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, izan ere, bere seigarren garaipena du.

  • Tom Boonen (Omega Pharma) txirrindularia. Artxiboko irudia: EFE

    Tom Boonen (Omega Pharma) txirrindularia. Artxiboko irudia: EFE

Tom Boonenek (Omega Pharma) esprintean garaipena lortu du, Oscar Freire (Katusha) helmugan gaindituz. Horrela, E3 Harelbeke bosgarrenez irabazi du Belgikako txirrindulariak. Nazioarteko txirrindularitza egutegian estreinakoz sartu dute Belgikako klasika aurten, eta 203 kilometroko ibilbidea izan du.

Belgikarrak ozta-ozta lortu du garaipena eta helmugako argazkia beharrezkoa izan da irabazlea baieztatzeko. Boonen denboraldi hasiera bikaina egiten ari da, izan ere, bere seigarren garaipena du.

Oscar Freire borrokan sartu da, baina garaipenik gabe geratu da zentimetro gutxi batzuengatik. Bernhard Eisel (Sky) Austriako txirrindularia hirugarren sailkatu da.

Sailkapena:

.1. Tom Boonen (BEL/Omega Pharma) 5h.18.20
.2. Oscar Freire (ESP/Katusha) d.b.
.3. Bernhard Eisel (AUT/Sky) d.b.
.4. Leonardo Duque (KOL/Cofidis) d.b.
.5. Sep Vanmarcke (BEL/Garmin) d.b.
.6. Jhon Degenkolb (ALE/Project 1t4i) d.b.
.7. Alexandre Pichot (FRA/Europcar) d.b.
.8. Alessandro Ballan (ITA/BMC) d.b.
.9. Sebastien Turgot (FRA/Europcar) d.b.
10. Matti Breschel (DIN/Rabobank) d.b.