Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 10etik 13ra

2022ko Proventzako Tourra, zuzenean, EITBn

EITB Media

Lasterketa ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da.

  • Ivan Ramiro Sosa, 2021eko irabazlea

    Ivan Ramiro Sosa, 2021eko irabazlea

Proventzako Tourreko zazpigarren edizioa jokatuko da 2022ko otsailaren 10etik 13ra bitartean eta lasterketa ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da.

Guztira 501 kilometro izango ditu Berre L'Etang eta Montagne de Lure herrien artean eta lau jardunaldi jokatuko dira.

Lehenengoa 7,2 kilometrotako atarikoa izango da irteera eta amaiera Berre L'Etang herrian izango dute txirrindulariek.

Egun handia azkena izango da. Etapa nagusia Manosque eta Montagne de Lure artean jokatuko da 3251 metroko desnibelarekin eta 12 kilometrotako azken igoera gogor batekin.

Ivan Ramiro Sosak irabazi zuen 2021ean Julian Alaphilippe eta Egan Bernal txirrindularien aurretik.

ETAPAK

Atarikoa: otsailak 10, osteguna. Berre l'Etang – Berre l'Etang (7,2 km).

1. etapa : otsailak 11, ostirala. Istres – Les Saintes-Maries-de-la-Mer (152 km).

2. etapa: otsailak 12, larunbata. Arles – Manosque (176,1 km).

3. etapa: otsailak 13, igandea. Manosque – Montagne de Lure (166,1 km).

Tour de Provenza

Proventzako Tourra