Itxi

Txirrindularitza

OTSAILAREN 10ETIK 13RA ARTEAN

Proventzako Tourra, denboraldiko lehen lasterketa Alaphilippe eta Quintanarentzat

AGENTZIAK | EITB media

Frantziarrak eta kolonbiarrak Proventzako Tourrean parte hartuko dute, otsailaren 10etik 13ra bitartean. Lasterketa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Julian Alaphilippe

    Julian Alaphilippe garaipena ospatzen 2021eko Mundialean. Argazkia: EFE

Julian Alaphilippek eta Nairo Quintanak datorren ostegunean estreinatuko dute denboraldia Proventzako Tourra otsailaren 10etik 13ra artean jokatuko da eta denboraldiko lehen lasterketa izango da bi txirrindulari hauentzat. Etapa guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira EITB1en eta eitb.eus-en.

Richard Carapazen parte hartzea zalantzan dago. Ekuadortarra Bessegeseko Izarra lasterketan erori zen eta Proventziako Tourrean egongo da, guztiz osatzen bada.

Guztira 501 kilometro izango ditu Berre L'Etang eta Montagne de Lure herrien artean eta lau jardunaldi jokatuko dira.

Lehenengoa 7,2 kilometrotako atarikoa izango da irteera eta amaiera Berre L'Etang herrian izango dute txirrindulariek.

Egun handia azkena izango da. Etapa nagusia Manosque eta Montagne de Lure artean jokatuko da 3251 metroko desnibelarekin eta 12 kilometrotako azken igoera gogor batekin.