Txirrindularitza
Paris-Roubaix
Boonen, 'Iparraldeko Infernuko' errege
Erredakzioa
Honenbestez, Roger De Vlaeminck herrikidearen errekorra berdindu du Belgikako txirrindulariak. Boonenek lau Paris-Roubaix irabazi ditu dagoeneko.
-
Tom Boonen (Omega Pharma) Belgikako txirrindularia. Argazkia: EFE
5ordu 55 minutu eta 22 segundo behar izan ditu Boonenek. Atzetik Juan Antonio Flechak, Alessandro Ballanek, Niki Terpstrak, Lars Boomek eta Sebastien Turgotek bigarren postua jokatu dute. Helmugako argazkia beharrezkoa izan da Turgot bigarren sailkatu dela baieztatzeko.
Wevelgem, Harelbeke eta Flandeseko Tourra irabazi eta orain Roger De Vlaeminck herrikidearen errekorra berdindu du Boonenek, izan ere, laugarren garaipena du 'Iparraldeko Infernuan'.
Sailkapena:
.1. Tom Boonen (BEL-Quickstep) 5h55:22
.2. Sébastien Turgot (FRA-Europcar) 1:39 segundora
.3. Alessandro Ballan (ITA-BMC) d.b.
.4. Juan Antonio Flecha (ESP-Sky) d.b.
.5. Niki Terpstra (HOL-Quickstep) d.b.
.6. Lars Boom (HOL-Rabobank) 1:43
.7. Matteo Tosatto (ITA-Saxo Bank) 3:31
.8. Mathew Hayman (AUS-Sky) d.b.
.9. Johan Vansummeren (BEL-Garmin) d.b.
10. Maarten Wynants (BEL-Rabobank) d.b.
11. Luca Paolini (ITA-Katusha) d.b.
12. Matthieu Ladagnous (FRA-FDJ) d.b.
13. Grégory Rast (SUI-RadioShack) 4:23
14. Thor Hushovd (NOR-BMC) d.b.
15. Taylor Phinney (USA-BMC) 4:37
16. Steve Chainel (FRA-FDJ) d.b.
17. Kevin Hulsmans (BEL-Farnese) d.b.
18. Aleksejs Saramotins (LET-Cofidis) d.b.
19. Jimmy Casper (FRA-AG2R) d.b.
20. Marco Marcato (ITA-Vacansoleil) d.b.