Itxi

Txirrindularitza

APIRILAREN 16TIK 22RA

2022ko Andaluziako Itzuliko etapetako profilak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eguzkiaren Ibilbidea izenarekin ezagutzen den lasterketa apirilaren 16tik 20ra bitartean jokatuko da, eta 856 kilometroko ibilbidean euren aukerak izango dituzte esprinterrek, ibiltariek zein eskalatzaileek.

  • Andaluziako Itzuliko 1. etapako profila.

    Andaluziako Itzuliko 1. etapako profila.

Andaluziako Itzulia/Eguzkiaren Ibildea asteazken honetan hasiko da Ubriquen (Cadiz). Bertan jardungo duten txirrindularien artean Mikel Landa arabarra eta Miguel Angel 'Superman' Lopez (Astana) kolonbiarra nabarmentzen dira. Dena den, datorren igandean Chiclana de Seguran (Jaen) amaituko den itzulia bereganatzeko hautagaien artean ere Carlos Rodríguez (Ineos) andaluziarra eta Simon Yates (BikeExchange) eta Tao Geoghegan (Ineos) britainiarrak ere badaude, besteak beste.

Horrela, lehiaketak bost etapa izango ditu, eta 856 kilometroko ibilbidean zehar euren aukerak izango dituzte esprinterrek, ibiltariek zein eskalatzaileek.

Jaengo probintzia izango da protagonista edizio honetan ere, bi etapa amaiera izango baititu: bigarrena, Alcala la Realen amaituko da, Archidonatik (Malaga) abiatu ondoren; eta bosgarrena eta azkena, Huesa eta Chiclana de Segura artean korrituko da.

Ibilbidea:

1. etapa (200,7 kilometro): Ubrique (Cadiz)-Iznajar (Kordoba).

Andaluziako Itzuliko 1. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

Andaluziako Itzuliko 1. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

2. etapa (150,6 kilometro): Archidona (Malaga)-Alcala (Jaen).

Andaluziako Itzuliko 2. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

Andaluziako Itzuliko 2. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

3. etapa (152,6 kilometro): Lucena (Kordoba)-Otura (Granada).

Andaluziako Itzuliko 3. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

Andaluziako Itzuliko 3. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

4. etapa (165,6 kilometro): Cullar Vega (Granada)-Baza (Granada).

Andaluziako Itzuliko 4. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

Andaluziako Itzuliko 4. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

5. etapa (167,1 kilometro): Huesa (Jaen)-Chiclana de Segura (Jaen).

Andaluziako Itzuliko 5. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia

Andaluziako Itzuliko 5. etapako profila. Argazkia: Andaluziako Itzulia