Itxi

Txirrindularitza

3. etapa

Nairo Quintanaren beste erakustaldi bat Itsas Alpeetako eta Varko Tourra irabazteko

EITB Media

Kolonbiarrak azken etapa ikusgarria egin du. Sailkapen nagusian Tim Wellens bigarren geratu da (1:30era) eta Guillaume Martin hirugarren (1:49ra).

  • Nairo Quintana (artxiboko irudia)

    Nairo Quintana (artxiboko irudia)

Arkea Samsic taldeko Nairo Quintanak Itsas Alpeetako eta Varko Tourra irabazi du hirugarren eta azken etapan erakustaldia emanez.

Villefranche-sur-Mer eta Blausasc herrien artean 112,6 kilometro burutu dituzte txirrindulariek.

Quintana bigarren zegoen sailkapen nagusian Tim Wellens (Lotto Soudal) belgikarraren denbora berarekin, baina Col de Saint Rochen erakutsitako maila ikusgarria izan da.

43,5 kilometroren faltan Thibaut Pinoten (Groupama-FDJ) erasoari ondo erantzun dio eta berarekin eta Nicolas Edetekin (Arkea Samsic) batera aurrera egin dute hirurek.

Mendateko jaitsiera luzean bakar-bakarrik geratu eta horrela heldu da Blausascera txirrindulari kolonbiarra. Helmugan Guillaume Martin (Cofidis) 1:22era heldu da eta Thibaut Pinot (Groupama FDJ), Alexis Vuillermoz (TotalEnergies) eta Tim Wellens 1:30era.

Sailkapen nagusian 32 urteko txirrindulariak alde handiak lortu ditu gaurko garaipenari esker; Tim Wellens bigarren geratu da 1:30ra eta Guillaume Martin hirugarren, 1:49ra.

3. ETAPAko SAILKAPENA

1. QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 2:55:17

2. MARTIN Guillaume (Cofidis) 1:22

3. PINOT Thibaut (Groupama - FDJ) 1:30

4. VUILLERMOZ Alexis (TotalEnergies) 1:30

5. WELLENS Tim (Lotto Soudal) 1:30

6. STORER Michael (Groupama - FDJ) 1:37

7. VENDRAME Andrea (AG2R Citroën Team) 2:25

8. PARET-PEINTRE Aurélien (AG2R Citroen Team) 2:25

9. MERTZ Rémy (Bingoal Pauwels Sauces WB) 2:25

10. COMBAUD Romain (Team DSM) 2:25

SAILKAPEN NAGUSIA

1. QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 10:56:01

2. WELLENS Tim (Lotto Soudal) 1:30

3. MARTIN Guillaume (Cofidis) 1:49

4. MADOUAS Valentin (Groupama - FDJ) 2:50

5. MOLLEMA Bauke (Trek - Segafredo ) 2:52

6. GHEBREIGZABHIER Amanuel (Trek - Segafredo) 2:55

7. VUILLERMOZ Alexis (TotalEnergies) 2:57

8. KRON Andreas (Lotto Soudal) 3:52

9. SHAW James (EF Education-EasyPost) 3:56

10. GENIETS Kevin (Groupama - FDJ) 3:58