Txirrindularitza
Suitzan
Tony Martinek istripua izan du, entrenatzen ari zela
Erredakzioa
Alemaniako txirrindulariak masailezurra, masailekoa eta begi-zulo hautsita ditu.
-
Tony Martinen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Tony Martin txirrindulariak istripua izan du bere etxetik gertu entrenatzen ari zela. Alemaniarrak auto baten kontra talka egin du eta ospitalera eraman dute, konorterik gabe.
Konortea berreskuratu duenean ez dituela istripuaren xehetasunak gogoratzen adierazi du. Martinek masailezurra, masailekoa eta begi-zulo hautsita ditu. Lau urte HTC taldean eman eta gero, aurten Patrick Lefeveren Omega Pharmarekin fitxatu du.