Itxi

Txirrindularitza

UAE Tourra

Philipsenek irabazi du bosgarren etapa eta Pogacarrek lidergoari eutsi dio

EITB Media

Jasper Philipsen nagusi izan da UAE Tourreko bosgarren etapako esprintean. Olav Kooijek bigarren postuan amaitu du, eta Sam Bennettek hirugarren. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan. Pello Bilbao eta Oscar Rodriguez, zazpigarren eta zortzigarren dira hurrenez hurren.

  • Jasper Philipsen

    Jasper Philipsen, 5. etapako irabazlea. Argazkia: @uae_tour

Jasper Philipsenek (Alpecin Fenix) irabazi du UAE Tourreko bosgarren etapa ostegun honetan. Txirrindulariek Khaimah Corniche eta Al Marjan Island arteko 182 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute. Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) lidergoari eutsi dio.

Ez du aurkaririk izan Philipsenek esprintean, eta aise nagusitu da. Olav Kooij (Jumbo Visma) bigarren izan da, eta Sam Bennett (Bora Hansgrohe) hirugarren.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Tadej Pogacarrek zulatua izan du azken kilometroetan, baina taldekideen laguntzarekin azkar itzuli da tropelera, eta ez du denbora galdu. Esloveniarrak 4 segundo ateratzen dizkio Filippo Gannari (Ineos) eta 14 Aleksandr Vlasovi (Bora). Pello Bilbao (Bahrain Victorious) bizkaitarra zazpigarren postuan da eta Oscar Rodriguez (Movistar) nafarra, zortzigarren.

5. etapako sailkapena:

1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin´Fenix) 4:17:05

2- KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) d.b.

3 - BENNETT Sam (BORA - hansgrohe) d.b.

4- MALUCELLI Matteo (Gazprom - RusVelo) d.b.

5- BARBIER Rudy (Israel - Premier Tech) d.b.

6 - VIVIANI Elia (INEOS Grenadiers) d.b.

7 - DÉMARE Arnaud (Groupama - FDJ) d.b.

8- DAINESE Alberto (Team DSM) d.b.

9- KANTER Max (Movistar Team) d.b.

10- BRUSTENGA Marc (Trek - Segafredo) d.b.

Sailkapen nagusia:

1- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 18:19:37

2- GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) + 4"

3- VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) + 14"

4- YATES Adam (INEOS Grenadiers) + 17"

5- POWLESS Neilson (EF Education-EasyPost) + 25"

6- ALMEIDA João (UAE Team Emirates) + 30"

7- BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) + 37"

8- RODRIGUEZ Oscar (Movistar Team) + 40"

9- GUERREIRO Ruben (EF Education-EasyPost) + 42"

10- BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën Team) + 43"