Itxi

Txirrindularitza

XXVII. edizioa

Javier Morenok irabazi du Gaztela eta Leongo Itzulia

Erredakzioa

Caja Ruraleko Yelko Gomezek irabazi du azken etapa. Guilaume Levarlet izan da bigarren sailkapen nagusian eta Pablo Urtasunek (Euskaltel) hirugarren postuan bukatu du.

  • Javier Moreno, Gaztela eta Leongo Itzuliko irabazlea. Argazkia: EFE

Movistar taldeko Javier Morenok irabazi du Gaztela eta Leongo XXVII. Itzulia azken etapan bigarren postua lortuta. Segovian hasi eta bukatu den etapako irabazlea Caja Ruraleko Yelko Gomez izan da.

Movistarrek hasieratik agindu zuen tropelean Luis Leon Sanchezi lidergoa kentzeko helburu argiarekin. Sanchezi ez zion bere taldeak (Rabobank) lagundu eta Navacerradako igoeran bakarrean egin behar izan zuen lan guztia.

Sailkapen nagusiko bigarren postua Guilaume Levarletentzat (Saur) izan da eta Pablo Urtasunek (Euskaltel Euskadi) bukatu du Itzulia hirugarren postuan.

Hirugarren etapako sailkapena:

1. Yelko Gomez (Caja Rural) 4:42:17
2. Javier Moreno (Movistar Team) d.b.
3. Brice Feillu (Saur-Sojasun) d.b.
4. Matthew Busche (RadioShack-Nissan) d.b.
5. Adrian Palomares (Andalucía) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Javier Moreno (Movistar Team) 12:46:05
2. Guillaume Levarlet (Saur-Sojasun) + 1
3. Pablo Urtasun (Euskaltel-Euskadi) + 3
4. David de la Cruz (Caja Rural) + 10
5. Tiago Machado (RadioShack-Nissan) + 19