Itxi

Txirrindularitza

Samuel Sanchez, zazpigarren

Gasparottok irabazi du Amstel Gold Race lasterketa

Erredakzioa

Freirek azken kilometroetan ezustekoa eman nahi izan du erasoa jota. Jelle Vanendert izan da bigarren eta, Peter Sagan, hirugarren.

Astana taldeko Enrico Gasparottok irabazi du Amstel Gold Race lasterketa. Maastricht eta Valkenburg arteko 256,5 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek.

Oscar Freirek erasoa jo du azken kilometroetan eta ezustean hartu du tropela. Helmugatik 20 metrora harrapatu dute txirrindulari kantabriarra eta Enrico Gasparottok lortu du garaipena. Jelle Vanendert belgikarra izan da bigarren eta, Peter Sagan, hirugarren. Euskaltel Euskadi taldeko Samuel Sanchezek zazpigarren postuan bukatu zuen lasterketan.

Sailkapena:

1. Enrico Gasparotto (Astana) 6:32:35
2. Jelle Vanendert (Lotto-Belisol) d.b.
3. Peter Sagan (Liquigas-Cannondale) d.b.
4. Oscar Freire (Katusha) + 3
5. Thomas Voeckler (Europcar) d.b.
6. Philippe Gilbert (BMC) d.b.
7. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
8. Fabian Wegmann (Garmin-Barracuda) d.b.