Txirrindularitza
Trentinoko Giroa
Phinney estatubatuarra lidergoan jarri du BMC taldeak eroljupekoan
Erredakzioa
Taylor Phinney, AEBetako harrobiko 21 urteko harribitxia, taldeko lehen txirrindularia izan da helmugan. BMCk taldekako erlojupekoan denborarik onena lortu du.
-
BMC taldea erlojupeko batean. Argazkia: www.bmcracingteam.com
Phinney, AEBetako harrobiko 21 urteko harribitxia, taldeko lehen txirrindularia izan da helmugan. BMCk taldekako erlojupekoan denborarik onena lortu du, 15:50 minutu. Astana baino 10 segundo azkarrago eta Colnago baino 13 segundo lehenago helmugaratu dira BMCko txirrindulariak.
Horrela, Marco Pinotti espezialistaren lana aprobetxatuta BMCk Phinney podiumean jarri du.
Mori eta Sant'Orsola Terme lotuko dituen 152 kilometroko bigarren etapak bi mendate izango ditu.
Etaparen sailkapena:
.1. BMC 15:50
.2. Astana 16:00
.3. Colnago 16:03
.4. Androni 16:05
.5. Acqua e Sapone 16:06
.6. Liquigas 16:09
.7. Lampre 16:12
.8. Team NetApp 16.13
.9. Utensilnord 16:27
10. Spidertech 16:33
11. Europcar 16:37
12. UnitedHealthcare 16:39
13. Champion System 16:42
14- AG2R-La Mondiale 16:42
15. Farnese 16:39
16. Team Idea 16:44
17. Colombia 16:52