Txirrindularitza
Ardenetako Klasikoa
Purito Rodriguezek bere aurreneko Flecha Valona irabazi du
Erredakzioa
Ardenetako klasikoak Rodriguezen amaiera azkarra saritu du. Lasterketa Charleroin hasi eta Huyko igoera ospetsuan bukatu da. Puritok Katusha taldearen lan bikainari bukaera ezin hobea eman dio.
-
Joaquim 'Purito' Rodriguez Huyko igoeran. Argazkia: EFE
Ardenetako bigarren klasikoak Rodriguezen amaiera azkarra saritu du. Lasterketa Charleroin hasi eta Huyko igoera ospetsuan bukatu da. 194 kilometroko ibilbidea izan du 76. edizioak. Puritok Katusha taldearen lan bikainari bukaera ezin hobea eman dio.
Puritok eraso egin du Huyko harresian, helmugatik 400 metrora, eta tropeleko arerio guztiak bertan iltzaturik utzi ditu. 4 ordu 45 minutu eta 41 segundo behar izan ditu Kataluniako txirrindulariak, batez beste 40,75 kilometro orduko abiaduran. Michael Albasini suitzarrak eta Philippe Gilbertek podiuma osatu dute.
Liege-Bastogne-Liege klasikoak Ardenetako triptikoari amaiera emango dio igandean.
Sailkapena:
.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 4h45:41
.2. Michael Albasini (SUI-GreenEdge) 04 segundora
.3. Philippe Gilbert (BEL-BMC) d.b.
.4. Jelle Vanendert (BEL-Lotto) d.b.
.5. Robert Kiserlovski (KRO-Astana) 07
.6. Daniel Martin (IRL-Garmin) 09
.7. Bauke Mollema (HOL-Rabobank) d.b.
.8. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) d.b.
.9. Diego Ulissi (ITA-Lampre) d.b.
10. Jurgen Van Den Broeck (BEL-Lotto) 11
11. Enrico Gasparotto (ITA-Astana) d.b.
14. Sergio Luis Henao (KOL-Sky) d.b.
Flecha Valonaren azken irabazleak:
2012. Joaquim Rodriguez (ESP)
2011. Philippe Gilbert (BEL)
2010. Cadel Evans (AUS)
2009. Davide Rebellin (ITA)
2008. Kim Kirchen (LUX)
2007. Davide Rebellin (ITA)
2006. Alejandro Valverde (ESP)
2005. Danilo Di Luca (ITA)
2004. Davide Rebellin (ITA)
2003. Igor Astarloa (ESP).