Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa (3. etapa)

Ewan nagusitu da hirugarren etapako esprintean eta Gannak lidergoari eutsi dio

EITB Media

Caleb Ewanek irabazi du Tirreno - Adriatikoa lasterketako hirugarren etapa, azken metroetan Demare eta Kooij mendean hartuta. Filippo Gannak jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

  • Caleb Ewan

    Caleb Ewan, hirugarren etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Caleb Ewanek (Lotto Soudal) irabazi du Tirreno - Adriatikoa lasterketako hirugarren etapa Murlo eta Terni artean egin dena, eta 170 kilometroko ibilbidea izan duena. Filippo Gannak (Ineos Grenadiers) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Ewanek 4 ordu 7 minutu eta 24 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Onena izan da azken metroetan eta garaipena erdietsi du. Arnaud Demare (Groupama - FDJ) izan da bigarren eta Olav Kooij (Jumbo - Visma) hirugarren.

Alex Aranburu (Movistar) eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious) euskal txirrindulariak tropelean helmugaratu dira, baina Mikel Landak ((Bahrain Victorious) 12 segundo galdu ditu asteazken honetako etapan.

Sailkapen nagusiko liderra da Filippo Ganna; 11 segundo ateratzen dizkio bigarren den Remco Evenepoeli (Quick Step - Alpha Vinyl Team), eta 14 segundo hirugarren postuan den Tadej Pogacarri (UAE Team Emirates).

3. etapako sailkapena:

1 - EWAN Caleb (Lotto Soudal) 4:07:24

2 - DEMARE Arnaud (Groupama - FDJ) d. b.

3 - KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) d. b.

4 - BOUHANNI Nacer (Arkéa Samsic) d. b.

5 - MERLIER Tim (Alpecin-Fenix) d. b.

6 - ACKERMANN Pascal (UAE Team Emirates) d. b.

7 - BAUHAUS Phil (Bahrain - Victorious) d. b.

8 - CONSONNI Simone (Cofidis) d. b.

9 - VIVIANI Elia (INEOS Grenadiers) d. b.

10 - MOSCHETTI Matteo (Trek - Segafredo) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 9:48:04

2 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) + 11"

3 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) + 14"

4 - DOWSETT Alex (Israel - Premier Tech) + 25"

5 - ARENSMAN Thymen (DSM) + 28"

6 - LUDVIGSSON Tobias (Groupama - FDJ) + 32"

7 - ASGREEN Kasper (Quick-Step) + 36"

8 - THOMAS Benjamin (Cofidis) + 42"

9 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) + 42"

10 - VAN EMDEN Jos (Jumbo-Visma) + 45"