Itxi

Txirrindularitza

Apirilaren 18tik 22ra

Mikel Landak eta Pello Bilbaok Alpeetako Tourrean parte hartuko dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi euskal txirrindulariak Alpeetako Tourreko 45. edizioan lehiatuko dira apirilaren 18tik 22ra. Lasterketa Italiako Giroa prestatzeko baliatuko dute.

  • Mikel Landa 2021eko Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: EFE

    Mikel Landa 2021eko Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: EFE

Mikel Landak eta Pello Bilbaok (Bahrain-Victorius) Alpeetako Tourreko 45. edizioan parte hartuko dute, apirilaren 18tik 22ra bitartean, maiatzaren 6an hasiko den Italiako Giroa baino lehen.

Landa 2016ko Trentinoko Giroko (gaur egun Alpeetako Tourra) irabazlea izan zen, eta 2015ean bigarren postua lortu zuen, Richie Porteren atzetik. 2014ko edizioan berriz, arabarrak etapa nagusia irabazi zuen Monte Bondonen.

Pello Bilbaok 2018az geroztik ez du Alpeetako Tourrean hutsik egin. Lehen esperientzian, Folgarian amaitu zen estreinako etapa irabazi zuen. 2021ean Pieve di Bonon etapako garaile izan zen eta sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu zuen, Simon Yatesen atzetik.

Gernika-Lumoko txirrindulariaren kasuan, lasterketa honetarako motibazioa berezia da, Astanan taldekide zuen Michele Scarponiren azken lasterketa izan baitzen. Italiarra 2017an hil zen. "Hunkigarria da niretzat lasterketan parte hartzea. Ekitaldi honetan emaitza handiak lortu nahi ditut nire laguna omentzeko", adierazi du Bilbaok.