Itxi

Txirrindularitza

"Zorte txarra"

Igor Antonek lepauztaia hautsi du Liege-Bastogne-Liegen

Erredakzioa

Erorikoa irteera ofizialari hasiera eman aurretik izan da. Etxera bueltatzean, egin beharreko azterketak egingo zaizkio lesioa ondo baloratzeko.

  • Igor Antonen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Igor Antonen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadiko Igor Antonek ezkerreko lepauztaia hautsi du Liege-Bastogne-Liegen eta proba utzi behar izan du. Galdakaoko txirrindulariak "zorte txarra" izan duela aitortu du Gorka Gerrikagoitia taldeko zuzendariak. Erorikoa irteera ofizialari hasiera eman aurretik izan da.

Etxera bueltatzean, egin beharreko azterketak egingo zaizkio Igor Antoni lesioa ondo baloratzeko eta errekuperazio prozesu hobekiena erabakitzeko.