Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Sonny Colbrelli "ondo eta egonkor" dago

EITB Media

Italiarrak konortea galdu zuen eta lurrera erori zen Voltako lehen etapako helmuga zeharkatu ostean. Medikuek bihotzeko masajea egin behar izan zioten, suspertzeko, eta, ondoren, "egonkor" eraman zuten ospitalera.

  • Colbrelli

    Colbrelliri bihotzeko masajea ematen dioten momentua. Argazkia: EFE

Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) ospitalera eraman zuten astelehenean, Kataluniako Voltako lehen etapa amaitu ostean. Italiarrak bigarren egin zuen Michael Matthewsek irabazi zuen etapan, baina helmuga igaro ostean, konortea galdu zuen eta lurrera erori zen.

Team Bahrain Victorious taldeak iragarri duenez, txirrindularia "ondo eta egonkor dago", eta senideekin eta lagunekin hitz egin du dagoeneko. "Astelehenean egindako proba mediko guztiek ondo eman dute, eta ez dago larritzeko arrazoirik".

Alex Flor Voltako medikuaren hitzetan, Colbrelli "ondo dago, baina azterketa gehiago egin behar dizkiote". Konortea galdu eta erori ostean txirrindularia artatu zuen lehen pertsonetako bat izan zen Flor, eta "desfibriladorea erabili behar izan genuen", esan du.