Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra

Luis Leon Sanchez azkarrena izan da

Erredakzioa

Rabobank taldeko murtziarrak irabazi du hirugarren etapa Meersmanen (Lotto-Belisol) aurretik. Bradley Wigginsek lidergoan jarraitzen du eta Luis Leon bigarren kokatu da sailkapenean.

  • Luis Leon Sanchez. Argazkia: EFE

    Luis Leon Sanchez. Argazkia: EFE

Luis Leon Sanchezek (Rabobank) ederki aprobetxatu du taldeak azkenengo metroetan egindako lana eta Romandiako Tourreko hirugarren etapa irabazi du (Neuveville-Charmey, 157,6 kilometro).

Helmugan, Gianni Meersman (Lotto-Belisol) belgikarra eta Paolo Tiralongo (Astana) italiarra gainditu ditu Murtziako txirrindulariak.

Sailkapen orokorrean Bradley Wigginsek (Sky) lidergoan jarraitzen du, baina segindo bakarrera, bigarren postuan Luis Leon Sanchez jarri da.

Bihar itzuliko etapa nagusia jokatuko da (Bulle-Sion, 184 kilometro). Txirrindulariek lehenengo mailako hiru mendate gainditu beharko dituzte.

3. etapa:

1. Luis Leon Sanchez (Rabobank) 3:58:29
2. Gianni Meersman (Lotto-Belisol) d.b.
3. Paolo Tiralongo (Astana) d.b.
3. Andrew Talansky (Garmin-Barracuda) d.b.
5. Bauke Mollema (Rabobank) d.b.
6. Rinaldo Nocentini (AG2R) d.b.
7. Maciej Paterski (Liquigas-Cannondale) d.b.
8. Giampaolo Caruso (Katusha) d.b.
9. Gorka Verdugo (Euskaltel-Euskadi) d.b.
10. Fabrice Jeandesboz (Saur-Sojasun) d.b.

Sailkapen orokorra:

1. Bradley Wiggins (Sky)
2. Luis Leon Sanchez (Rabobank) + 1
3. Michael Rogers (Sky) + 7