Itxi

Txirrindularitza

56. edizioa

Beñat Intxaustik irabazi du Asturiasko Itzulia

Erredakzioa

Movistarreko euskal txirrindularia bigarren izan da Remi Di Gregoriok irabazi duen azken etapan.

  • Beñat Intxausti garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Beñat Intxausti (Movistar) euskal txirrindulariak irabazi du Asturiasko Itzuliko 56. edizioa. Intxausti bigarren izan da Oviedon bukatu den azken etapan. Remi Di Gregoriok irabazi du etapa eta jarraian sartu da Beñat Intxausti.

Movistarreko txirrindulariak Alejandro Marque liderrarengandik 23 segundora hasi zuen etapa, baina Narancora igoeran lasterketa apurtu zuen Intxaustik liderra atzean utzita.

Larunbatean garaipena lortu zuen Ion Izagirre Euskalteleko txirrindulariak ondorio larririk gabeko erorikoa izan zuen El Cordal gaina jaisterakoan eta azken garaipena eskuratzeko aukerarik gabe geratu zen. Di Gregoriok Beñat Intxausti gainditu zuen helmugan, eta Alejandro Marque oso atzeratuta iritsi zen azken multzoan.

Hirugarren eta azken etapako sailkapena:

1. Remy Di Gregorio (Cofidis) 4:30:05
2. Beñat Intxausti (Movistar Team) d.b.
3. David Moncoutie (Cofidis) d.b.
4. David Lopez (Movistar Team) + 7
5. David de la Cruz (Caja Rural) + 23

Sailkapen nagusia:

1. Beñat Intxausti (Movistar Team) 10:55:33
2. David de la Cruz (Caja Rural) + 33
3. Remy Di Gregorio (Cofidis) + 42
4. David Lopez (Movistar Team) + 53
5. Alejandro Marque (Carmin-Prio) + 1:08