Itxi

Txirrindularitza

Alpeetako Tourreko liderra da

Pello Bilbao: "Polita izan da taldearen lana garaipenarekin biribiltzea"

EITB Media

Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindularia pozik azaldu da Alpeetako Tourreko bigarren etapa irabazi eta liderraren elastikoa jantzi ostean.

0:12
Pello Bilbao

Pello Bilbaok (Bahrain Victorious) Alpeetako Tourreko bigarren etapa irabazi du astearte honetan (apirilak 19) eta lasterketako lider berria da. Gernika-Lumokoa (Bizkaia) pozik azaldu da bere "lasterketa gogokoenetako baten" garaipena lortu duelako, eta taldeak egin duen lana azpimarratu du.

"Alpeetako Tourra nire lasterketa gogokoenetakoa da. Itzuliaren ostean, beti sasoiko iristen naiz. Gaur, oso polita izan da irabaztea, taldeak lan bikaina egin baitu. Guztiok gogor lan egin dugu azken unera arte, amaierara talde txiki baten iritsi eta esprintean garaipena lortzeko helburuarekin", adierazi du gernikarrak etapa irabazi ostean.

"Pavel Sivakovek eta ihesaldian egon diren txirrindulariek lan egin arazi digute, baina azken emaitza ezin hobea izan da. Ez dakit taldekideek indarra nondik atera duten azken txanpan esprinta bideratzeko", gaineratu du Pello Bilbaok.