Itxi

Txirrindularitza

14:00etan

Fléche Wallonne klasikoa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

EITB Mediak zuzenean eskainiko du lasterketa asteazken honetan, apirilak 20, 14:00etan.

  • Alaphilippe

    Alaphilippe, 2021eko irabazlea. Argazkia: EFE

Asteazken honetan, apirilaren 20an, eitb.eus-ek eta ETB1ek eta ETB4k zuzenean eskainiko dute Fléche Wallonne klasikoa. Emankizuna 14:00etan hasiko da eitb.eus-en eta ETB4n, eta ETB1en ere jarraitu ahal izango da, 15:00etatik aurrera.

Alejandro Valverdek lortu ditu lasterketa honetan garaipen gehien, bost aldiz irabazi baitu, eta Julian Alaphilippe hirutan nagusitu da bertan. Espainiarra eta frantziarra beste garaipen bat lortzen saiatuko dira aurtengo edizioan.

Wout van Aert eta Primoz Roglic ez dira bertan egongo, baina parte-hartzea luxuzkoa izango da. Tadej Pogacar irteeran egongo da, eta irabazteko faboritoetako bat da, baina beste batzuk ere kontuan hartu beharko dira; Teuns, Poels, Caruso, Benoot, Wellens eta Cosnefroy, besteak beste.

Txirrindulariek Blegny eta Huy lotzen dituen 202,1 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta, urtero legez, Huyko azken igoera erabakigarria izango da.