Itxi

Txirrindularitza

Alpeetako Tourra, 4. etapa

Pello Bilbaok lider jarraitzen du, Miguel Angel Lopezek 4. etapa irabazi ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari bizkaitarrak bi segundoko aldea du Romain Bardet frantziarrarrekin, eta 12 segundokoa Attila Valter hungariarrarekin.

  • Miguel Angel Lopez

    Miguel Angel Lopez. Argazkia: Efe, artxibokoa.

Miguel Angel Lopez Astanako kolonbiarrak irabazi du Alpeetako Tourreko laugarren etapa. Guztira, 142.4 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek. Sailkapen nagusiari dagokionez, Pello Bilbaok (Bahrain Victorious) lider jarraitzen du.

Lopez guztien artean indartsuena izan da etapako azken zatian. Helmugarako lau kilometrora eraso indartsua jo du Thibaut Pinot frantziarra (Groupama-FDJ) harrapatzeko. Pinotek helmugatik 12 kilometrora alde gien du talde nagusitik eta 40 segundoko aldea zabaldu du.

Lopez aldea murrizten joan da eta Pinot harrapatu eta atzean utzi du. Helmugan, frantziarra 7 segundora sartu da.

Lortutako garaipenari esker, kolonbiarrak loria dastatu du berriro 2021eko Espainiako Itzuliko 18. etapa irabazi eta 231 egunera.  

Pello Bilbaok esprinta jokatu du Romain Bardet frantziarrarekin hirugarren izan eta bi segundoko saria irabazi ahal izateko, baina Bardet gehiago izan da eta orain, sailkapen nagusian, bi segundoko aldea dago bizkaitarraren eta frantziarraren artean. Attila Valter hungariarra hirugarren da sailkapen nagusian, 12 segundora.

Mikel Landa, zortzigarren

Mikel Landa arabarrak zortzigarren egin du etapan, irabazlearengandik 15 segundora, Pelloren denbora berean, eta hamaikagarren da sailkapen nagusian, Pellok baino 20 segundo gehiago pilatuta.

Bosgarren etapan 114.5 kilometro egingo dituzte Lienz herrian hasi eta amaituta, ibilbide gorabeheratsuarekin.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1-. LÓPEZ Miguel Ángel Astana Qazaqstan Team 3:29:04

2-. PINOT Thibaut Groupama - FDJ +0:07

3-. BARDET Romain Team DSM +0:15

4-. BILBAO Pello Bahrain - Victorious +0:15

5-. GALL Felix AG2R Citroën Team +0:15

6-. QUINN Sean EF Education-EasyPost +0:15

7-. BUITRAGO Santiago Bahrain - Victorious +0:15

8-. LANDA Mikel Bahrain - Victorious +0:15

9-. ARENSMAN Thymen Team DSM +0:15

10-. VALTER Attila Groupama - FDJ +0:15

SAILKAPEN NAGUSIA

1-. BILBAO Pello Bahrain - Victorious 15:41:27

2-. BARDET Romain Team DSM +0:02

3-. VALTER Attila Groupama - FDJ +0:12

4-. GALL Felix AG2R Citroën Team +0:16

5-. SIVAKOV Pavel INEOS Grenadiers +0:16

6-. RUBIO Einer Augusto Movistar Team +0:16

7-. ARENSMAN Thymen Team DSM +0:16

8-. BUITRAGO Santiago Bahrain - Victorious +0:16

9-. PORTE Richie INEOS Grenadiers +0:16

10-. STORER Michael Groupama - FDJ +0:16