Itxi

Txirrindularitza

DAUPHINEko 7. etapa

Veronak irabazi du etapa eta Roglic da sailkapeneko lider berria

I. G. | EITB MEDIA

Carlos Verona espainiarra izan da 7. etapan helmugaratu den lehena. Primoz Roglic bigarren helmugaratu da, irabazlearengandik segundo gutxira, eta maillot horia eskuratu du.

16:09
Dauphine Kriteriumeko 7. etapa

Carlos Verona espainiarrak (Movistar Team) irabazi du Dauphine Kriteriumeko 7. etapa, Saint-Chaffrey eta Vaujany artekoa (134,8 km).

29 urterekin, madrildarrak bere lehen garaipena lortu du, Primoz Roglicen bultzadari eutsiz. Azken unera arte presionatu du honek eta bigarren postuan heldu da, maillot horia bereganatuz.

Alpeetako bi etapetako lehenengoan, txirrindulariek zail izan dute ihesaldia emateko, eta egoera hori ez da eman igoera zatiak hasi arte, helmugatik 90 kilometrora. Orduan sortu da 18 txirrindulariko talde handi bat azken-aurreko etapa irabazteko, Verona tartean. Van Aert liderra zen sailkapenean, eta ihesalditik kanpo geratu da.

Azkenean, lehia biren artean geratu da, Carlos Verona eta Kenny Elissonde, baina hirugarren eta azken igoeran, Vaujanyn, Veronak atzean utzi du frantziarra. Azken kilometroetan, Veronak bakarrik ihes egin du Roglicen aurretik, pixkanaka distantzia murrizten joan dena eta azkenean 13 segundora iritsi da.

Igande honetan Dauphine Kriteriumeko azken etapa jokatuko da, Saint-Alban-Leysse eta Plateau de Solaison artean (139 km). Bertan erabakiko da nor izango den 85. edizioko irabazlea.

Etapako sailkapena

1 - VERONA Carlos (Movistar Team) 3:53:35

2 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +0:13

3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) +0:25

4 - O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team) +0:27

5 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X Pro Cycling Team) +0:39

6 - CHAVES Esteban (EF Education-EasyPost) +0:40

7 - GAUDU David (Groupama - FDJ) d.b.

8 - MEINTJES Louis (Intermarché) d.b.

9 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS Grenadiers) +0:48

10 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) +0:56


Sailkapen orokorra:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 25:22:08

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:44

3 - O'CONNOR Ben (AG2R) +1:24

4 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) +1:30

5 - CARUSO Damiano (Bahrain) +1:32

6 - GAUDU David (Groupama - FDJ) +1:40

7 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X Pro Cycling Team) +2:05

8 - JORGENSON Matteo (Movistar) +2:06

9 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) +2:12

10 - MEINTJES Louis (Intermarché) +2:16