Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra, 8. etapa

Remco Evenepoelek irabazi du Suitzako Tourreko azken etapa, eta Geraint Thomasek, sailkapen nagusia

EITB MEDIA

Belgikako txirrindulari gaztea azkarrena izan da azken eguneko erlojuaren kontrako saioan, 28 minutu eta 26 egundoko denbora eginda. Thomasek hiru sgeundo gehiago erabili ditu. Ion Izagirre nagusiko 34. postuan amaitu du lasterketa.

1:36
Evenepoel

Geraint Thomas galestarrak irabazi du Suitzako Tourreko 85. edizioa. Zorztigarren eta azken etapan erlojuaren kontrako lehia izan dute eta Remco Evenepoel belgikarra gailendu da, 25,6 kilometroko ibilbidea egin ostean.

22 urteko txirrindulariak hegan egin du 54 km/h-ko abiaduran, eta 28 minutu eta 25 segundoko denbora egin du helmugan. Thomas 3 segundora geratu da, baina egindako ahalegina nahikoa izan du sailkapen nagusiko lehen postua lortzeko. Hirugarren denborarik onena Stefan Kungek egin du, 10 segundo gehiago erabilita.

Sergio Higuita Bora taldeko kolonbiarrak ezin izan dio larunbatean lortutako lehen postuari eutsi, eta aurreikuspenak bete ditu, Thomas galestarra maisua baita erlojuaren kontra eta bien artean 3 segundoko aldea baino ez zegoelako. Higuitak bigarren egin du azkenean sailkapen nagusian, eta Jakob Fuglsangek, berriz, hirugarren.

Evenepoelen bederatzigarrena

Evenepoelek saio bikaina egin du eta horri esker denboraldiko bederatzigarren garaipena lortu du, bere palmareseko 31.a.Lieja Bastogne Liejako irabazleak bere onena eman du gaurkoan.

Thomasentzat ere garaipena handia da Suitzakoa. 36 urteko txirrindularia eta 2018ko Tourreko irabazleak garaipenak behar zituen, 2021. Urtea hutsik amaitu ostean.

ETAPAKO SAILKAPENA

1-. EVENEPOEL Remco Quick-Step Alpha Vinyl Team 28:26

2-. THOMAS Geraint INEOS Grenadiers +0:03

3-. KÜNG Stefan Groupama - FDJ +0:11

4-. MARTÍNEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers +0:28

5-. JUNGELS Bob AG2R Citroën Team +0:33

6-. SCHACHMANN Maximilian BORA - hansgrohe +0:39

7-. GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +0:55

8-. POWLESS Neilson EF Education-EasyPost +0:59

9-. FUGLSANG Jakob Israel - Premier Tech +1:02

10-. VAN BAARLE Dylan INEOS Grenadiers +1:05

SAILKAPEN NAGUSIA

1-. THOMAS Geraint INEOS Grenadiers 33:07:09

2-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe +1:12

3-. FUGLSANG Jakob Israel - Premier Tech +1:16

4-. POWLESS Neilson EF Education-EasyPost +2:10

5-. KÜNG Stefan Groupama - FDJ +2:25

6-. JUNGELS Bob AG2R Citroën Team +2:59

7-. GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +3:37

8-. MARTÍNEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers +3:39

9-. POZZOVIVO Domenico Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +3:42

10-. SCHACHMANN Maximilian BORA - hansgrohe +3:45