Itxi

Txirrindularitza

EKAINAK 25

Mavi Garcia, Espainiako txapeldun bikoitza hiru urtez jarraian

EITB MEDIA

Idoia Eraso nafarrak berriz gailendu da 23 urtez azpikoen mailan eta Naia Amondarain gipuzkoarra bigarrena izan da lineako proban.

  • Mavi Garcia, 2022ko Espainiako txapelduna. Argazkia: EITB MEDIA

    Mavi Garcia, 2022ko Espainiako txapelduna. Argazkia: EITB MEDIA

Mavi Garcia (UAE Team ADQ) Balearretako txirrindularia Espainiako azkarrena izan da laugarren aldiz, larunbat honetan Mallorcan izan den 136 kilometroko lasterketan. Hiru urtez jarraian izan da txapeldun, erlojupekoa ere irabazita.

Ane Santesteban (Team BikeExchange) gipuzkoarra izan da Mavirekin batera lasterketa irabazteko borrokatu den bakarra, baina azkenengo zatian indarrak galdu eta zazpigarren postuarekin konformatu behar izan da. Podiuma esprintean erabaki da eta tropelaren artean azkarrena Sara Martin (Movistar) izan da, Yurani Blancoren (Laboral Kutxa) aurretik.

23 urtez azpiko kategorian, berriz, Idoia Eraso (Laboral Kutxa) nafarrak urrea bereganatu du. Naia Amondarain gipuzkoarra, aldiz, bigarren izan da.