Itxi

Txirrindularitza

MUNDUKO TXAPELKETA

Euskal ordezkaritza zabala Munduko Txirrindularitza Txapelketetan

AGENCIAS | EITB MEDIA

Urko Berradek, Gotzon Martinek, Oier Lazkanok, Ane Santestebanek, Idoia Erasok, Lourdes Oyarbidek hartuko dute parte Wollongongen (Australia) egingo den munduko txapelketan.

  • Ane Santesteban

    Ane Santesteban. Argazkia: GreenEDGE Team

Euskal Herriko hainbat txirrindulari deitu dituzte irailaren 18tik 25era Wollongongen (Australia) jokatuko diren errepideko txirrindularitzako Munduko Txapelketetara.

Espainiako gizonezkoen selekzioak irailaren 25ean ekingo dio lineako probari  eta zortzikoa Juan Ayusok, Marc Solerrek, Urko Berradek, Roger Adriak, Jesus Ezquerrak, Eduard Pradesek, Gotzon Martinek eta Oier Lazkanok osatuko dute.

Emakumezkoen lineako proba irailaren 24an izango da. Mavi Garciak, Ane Santestebanek, Sandra Alonsok, Idoia Erasok, Lourdes Oyarbidek eta Sara Martinek osatuko dute seikotea.

Sandra Alonsok eta Lourdes Oyarbidek bezala, Oier Lazkanok ere banakako erlojupekoa jokatuko du.

Gainera, Espainiako selekzioa taldekako erlojupeko mistoan ere arituko da, irailaren 21ean, asteazkenarekin, Raul Garcia Piernak, Oier Lazkanok eta Ivan Romerok osatutako gizonezko erreleboarekin, eta emakumezkoena, berriz, Lourdes Oyarbidek, Sandra Alonsok eta Idoia Erasok osatuko dute.