Itxi

Txirrindularitza

Urriak 8, larunbata

2022ko Il Lombardiako ibilbidea eta profila: Bergamo – Como (253 km)

EITB MEDIA

Il Lombardiaren 116. edizioa urriaren 8an egingo da. Egutegiko azken monumentua egongo da jokoan. Txirrindulariek Bergamo eta Como arteko 253 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute.

  • Il Lombardia 2022

    Il Lombardia 2022ko profila eta ibilbidea. Argazkia: ilombardia.it

Urriaren 8an jokatuko da Il Lombardia, txirrindularitzako maila goreneko egutegiko bosgarren eta azken monumentua. Ibilbideak 253 kilometro izango ditu Bergamo eta Como artean. Gainera, Mikel Nieve, Alejandro Valverde eta Vincenzo Nibali txirrindulariek parte hartuko duten azken lasterketa izango da, denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko baitute.

Tropela Bergamotik abiatuko da, eta Val Serianako lautadatik ibiliko da hiria inguratzen duten Alpeen magaleko mendateak igotzen hasi aurretik. Ondoren, Forcellino di Bianzano (Haran Arrosa), Ganda (9,2 kilometro eta % 7,3ko batezbestekoa), Passo della Crocetta, Forcella di Bura eta Colle di Berbenno igoko dituzte txirrindulariek.

Como Aintzira dagoen gunean, txirrindulariak Bellagiora iritsiko dira, eta handik ekingo diote Ghisalloko igoera (8,6 kilometro eta % 6,2ko batezbestekoa) klasikoari. Ghisallok % 14rainoko maldak ditu, eta errepidea zabala da, baina bihurgune itxiak ditu.

Txirrindulariak Comora iristen direnean, lasterketari amaiera emango dion zirkuituan sartuko dira. Zirkuitu horretan lehenengoz sartu dute San Fermo della Battaglia igoera. Helmuga kokatuta dagoen tokia lehen aldiz gainditu ostean, Civiglio (4,2 kilometro) igo beharko dute, eta igoera horretan, % 10eko pendiza duten maldak izango dituzte aurrean. Ondoren, Comotik pasako dira berriro, bigarrenez San Fermo della Battaglia igotzeko; malden batez bestekoa % 7koa da, % 10eko gehiengo pendizarekin. Errepidea estua eta irregularra da.

Behin San Fermo della Battaglia bigarren igoera gaindituta, azken kilometroek beheranzko joera izango dute.

PROFILA:

2022ko Il Lombardiako profila. Argazkia: ilombardia.it

2022ko Il Lombardiako profila. Argazkia: ilombardia.it

FITXA TEKNIKOA:

Eguna: Urriak 8

Ibilbidea: Bergamo - Como

Distantzia: 253 km

Hasiera-ordua: 10:10.

Amaiera-ordua: 16:37 (39 km/h) | 17:01 (37 km/h) | 17:27 (35 km/h).