Itxi

Txirrindularitza

Dauphine Libere

Evans, Andy Schleck, Wiggins eta Samuel Sanchezek, Tourra begiz jota

Erredakzioa

Dauphine Libere Frantziako Tourraren atarian egiten den lasterketa garrantzitsuena da eta faboritoentzat sasoi puntua hartzeko baliagarria izaten da. Ekainaren 3an hasi eta 10ean bukatuko da.

  • Tropeleko txirrindulari onenak egongo dira Dauphine Liberen. Argazkia: EFE

Frantziako Tourra ate joka dator eta asteburu honetan Dauphine Libere lasterketa hasiko da, Tourraren atarian egiten den lasterketa garrantzitsuena. Frantziako Tourra irabazteko faboritoek Dauphinen parte hartuko dute. Proba, ekainaren 3an hasiko da eta hilabate bereko 10ean bukatuko da. Ibilbideak, bi erlojupeko (bata atarikoa) eta maldan gora bukatu diren bi etapa izango ditu.

Tourra irabaztea helburu duten txirrindulariek ez dute kale egiten eta lasterketa honetan parte hartzen dute. Ohiturak dio, Dauphine Libere irabazten duenak, ez duela Tourra irabazten.

Cadel Evans (BMC), Bradley Wiggins (Sky), Andy Schleck, Vincenzo Nibali, Juan Jose Cobo (Movistar), Samuel Sanchez (Euskaltel) txirrindulariak bertan egongo dira. Sasoi puntu egokiaren bila ariko dira txirrindulari hauek. Izen hauetaz gain, kontutan hartu beharrekoak izango dira Alexandre Vinokurov, Janez Brajkovic edo Denis Menchov.

Samuel Sanchez buru duela, Dauphinen egongo da Euskaltel-Euskadi. Jorge Azanza, Peio Bilbao, Ricardo García, Mikel Landa, Alan Perez eta Gorka Verdugo txirrindulariek osatuko dute taldea.

Etapas:

Maiatzaren 3a : Atarikoa : Grenoble - Grenoble (CRI) 5,7 Km
Maiatzaren 4a, Lehen etapa : Seyssins - Saint-Vallier 187 Km
Maiatzaren 5a, 2. etapa : Lamastre - Saint-Félicien 182 Km
Maiatzaren 6a, 3. etapa : Givors - La Clayette 167 Km
Maiatzaren 7a, 4. etapa : Villie-Morgon -Bourg en Bresse (CRI) 53 Km
Maiatzaren 8a, 5. etapa : Saint-Trivier-sur-Moignans - Rumilly 186,5 Km