Itxi

Txirrindularitza

Il Lombardia

Pogacar nagusitu da Lombardian, eta Landa hirugarren izan da

I. G. | EITB MEDIA

Lasterketa esloveniarraren eta Enric Masen arteko buruz burukoan erabaki da. Mikel Landa izan da bi iheslarien erritmoari eutsi dion bakarra eta hirugarren bukatu du.

  • Enric Mas, Tadej Pogacar eta Mikel Landa, podiumean.

    Enric Mas, Tadej Pogacar eta Mikel Landa, podiumean. Argazkia: EFE

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra nagusitu da berriro Il Lombardian, denboraldiko azken monumentuan, Enric Mas (Movistar Team) espainiarrarekin lasterketako azken metroetan izan duen buruz burukoan.

Mikel Landa izan da bi iheslarien erritmoari eutsi ahal izan dion bakarra, eta hirugarren postuan amaitu du, ia sei ordu eta erdiko lasterketaren ondoren. Gainera, lasterketak amaiera eman dio Mikel Nieveren, Alejandro Valverderen eta Vincenzo Nibaliren ibilbide profesionalari. Azken honek seigarren postuarekin itxi du bere palmaresa.

Nievek ezin izan du lasterketa amaitu 156 kilometroren faltan izandako eroriko larri baten ondorioz. Erorikoak nafarraren lepauztaia kaltetu du, eta, ondorioz, bertan behera utzi behar izan du bere azken lasterketa.

Nibali eta Valverde euren azken lasterketan. Argazkia: EFE

Nibali eta Valverde euren azken lasterketan. Argazkia: EFE

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - POGACAR Tadej (UAE) 6:21:22

2 - MAS Enric (Movistar) d.b.

3 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:10

4 - HIGUITA Sergio (BORA) +0:52

5 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.

6 - VALVERDE Alejandro (Movistar) +1:24

7 - MOLLEMA Bauke (Trek) d.b.

8 - MOLARD Rudy (Groupama) d.b.

9 - BARDET Romain (DSM) d.b.

10 - YATES Adam (INEOS) d.b.