Itxi

Txirrindularitza

Ekainaren 9an hasiko da

Igor Anton eta Mikel Nieve Suitzako Itzulian izango dira

Erredakzioa

Liejan lepauztaia hautsi ostean, lehiaketara itzuliko da Igor Anton. Euskaltel-Euskadi zortzikote sendoarekin lehiatuko da Suitzan.

  • Igor Anton. Argazkia: EFE

    Igor Anton. Argazkia: EFE

Igor Anton eta Mikel Nieve Euskaltel-Euskadiko taldeburuak izango dira Suitzako Itzulian. Bizkaiko txirrindulariak Lieja-Bastogne-Lieja proban lepauztaia hautsi zuen, eta Suitzan txapelketetara itzuliko da. Antonen denboraldiko helburu nagusia Espainiako Vuelta da, eta sasoi onean heltzeko prestaketa bikaina izango da Suitzako Itzulia.

Euskaltel-Euskadi talde sendoarekin lehiatuko da, eta Antonekin eta Mikel Nieve leitzarrarekin batera, Mikel Astarloza, Ruben Perez, Gorka Izagirre, Romain Sicard, Pablo Urtasun eta Ivan Velasco izango dira. Zuzendari lanetan, Alvaro Gonzalez de Galdeano arituko da.