Itxi

Txirrindularitza

Dauphine Criteriuma

Samuel Sanchezek eroriko gogorra izan du, baina ez du hausturarik

Erredakzioa

Dauphineko lehen etapako 47. kilometroan erori da Euskalteleko txirrindularia. Helmugara iritsita, ospitalera eraman dute. Medikuek ez diote hausturarik antzeman, baina traumatismoa du saihetsaldean.

00:52
Samuel Sanchez

Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak erorikoa izan du Dauphine Criteriumeko lehen etapan. Asturiarra 47. kilometroan erori da eta denbora mordoa galdu duen arren, helmugara iritsi da. Ondoren, ospitalera eraman dute zer duen jakiteko. Medikuek ez dute hausturarik nabarmendu, baina Samuelek traumatismoa du saihetsaldean.

Txirrindulari asturiarra atseden hartzen saiatuko da, bihar Dauphineko bigarren etapan parte hartu ahal izateko. Samuel Sanchez nola esnatzen den ikusi beharko dute Euskalteleko medikuek eta ondoren, erabakia hartu.

Euskalteleko taldeburuak 140 kilometro egin behar izan ditu erorikoaren ondoren helmugara iristeko. Iritsi eta berehala, ospitalera eraman dute. Saihetsen bat apurtuta eduki dezake Samuelek.