Itxi

Txirrindularitza

Erretiroa hartu du

Colbrellik amaiera jarri dio bere ibilbide profesionalari bihotzeko arazoak saihesteko

EITB Media

Txirrindulari italiarrak erretiroa hartu du. 2022an Kataluniako Volta utzi behar izan zuen bihotzeko arritmiak jota, eta profesional mailan lehiatzeari uztea erabaki du, medikuen aholkuei jarraituta.

  • Sonny Colbrelli

    Sonny Colbrelli, 2021eko Paris-Roubaixeko garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Sonny Colbrellik bere ibilbide profesionalari amaiera jarri dio igande honetan (urriak 30) Bahrain Victorious taldeak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez. 2022ko martxoan Kataluniako Volta utzi behar izan zuen bihotzeko arritmiak jota, lehen etapan.

Voltan bihotzeko arazoak izan zituenetik desfibriladorearekin bizi da italiarra; gainera, medikuek aholkatu diote maila profesionaleko txirrindularitza uztea. Etorkizunean Bahrain Victorious taldeari lortuta jarraitzeko asmoa du garapen taldean, txirrindulari gazteen prestatzaile moduan.

Colbrellik 2021 bikaina osatu zuen Paris-Roubaix, Marco Pantani Memoriala, Beneluxeko Tourra, eta, Italiako eta Europako errepideko probak irabazita; gainera, etapa bat bereganatu zuen Dauphine Kriteriumean eta beste bat Romandiako Tourrean.