Txirrindularitza
Suitzako Tourra
Saganek ezustekoa eman eta Cancellara gainditu du erlojupekoan
Erredakzioa
Liquigaseko txirrindulariak suitzarrak baino lau segundo gutxiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Cancellara faborito nagusia zen garaipena lortzeko, baina Saganek ezustekoa eman du.
Peter Sagan Liquigas taldeko txirrindularia Suitzako Tourreko lehen liderra da. Sagan 7,3 kilometroko erlojupekoan, aurreneko etapan, azkarrena izan da.
Fabian Cancellara (RadioShack) suitzarrari, faborito nagusiari, lau segundo atera dizkio helmugan. Etapa hasieran zalantzak izan ditu Cancellarak eta erlojupekoetan azaldu ohi duen pedal kolpea aurkitzeko gai ez da izan.
Horrela, erlojupekoko txapeldun olinpikoak (Pekin 2008) bederatzi segundo laga ditu aurreneko hiru kilometroetan Moreno Moserrekiko (Liquigas) edo sei segundo Saganekiko.
Etapako sailkapena:
1 Peter SAGAN Liquigas-Cannondale 00:09:43.750
2 Fabian CANCELLARA RadioShack-Nissan 0:00:04
3 Moreno MOSER Liquigas-Cannondale 0:00:07
4 Martin ELMIGER AG2R La mondiale 0:00:11
5 Fredrik KESSIAKOFF Astana Pro Team 0:00:15
6 Michael ALBASINI Orica GreenEDGE 0:00:17
7 Dario CATALDO Omega Pharma-QuickStep 0:00:18
8 Roman KREUZIGER Astana Pro Team 0:00:19
9 Tom Jelte SLAGTER Rabobank Cycling Team 0:00:20
10 Jakob FUGLSANG RadioShack-Nissan 0:00:22