Itxi

Txirrindularitza

BIZIKLETA MARTXA

Tourreko lehen etapak eta Itzuliak zaleentzako martxa bana izango dituzte

EITB MEDIA

Lasterketa frantziarrak ekainaren 11n izango du bere bizikleta martxa; Itzuliarena, aldiz, apirilaren 9an jokatuko da.

  • Itzulia Basque Challenge

    Itzulia Basque Challenge. Argazkia: @ItzuliaBasqueCh

Frantziako Tourrak eta Euskal Herriko Itzuliak bizikleta martxa bana izango dituzte 2023an. Ekainaren 11n, Tourreko martxa jokatuko da, lasterketa nagusia hasi baino hiru aste lehenago. Hain zuzen ere, lasterketa frantziarraren lehenengo hiru etapak Euskal Herriko errepideetan jokatuko dira. Itzuliak, bitartean, apirilaren 9an izango du berea; lasterketa nagusia amaitu eta hurrengo egunean.

 L'Etape Bilbao by Tour de France lasterketari dagokionez, probaren ibilbidea Tourreko lehen etaparena izango da. Txirrindulariak Bilbotik aterako dira, eta 185 kilometro osatu beharko dituzte Bizkaiko hiriburuan kokatuta egongo den helmugara iristeko.

L 'Etape Bilbao by Tour de Franceren ibilbidea

L 'Etape Bilbao by Tour de Franceren ibilbidea. Argazkia: Eitb Media

Zaleentzako martxan parte hartzeko interesa dutenek, lehentasunezko erreserba egin dezakete Grand Départ Pays Basqueren webgune ofizialean. Izen-emateak, ordea, urtarrilaren erdialdean irekiko dira.

Bestalde, Itzuliak antolatutako martxa Itzulia Basque Challenge izenpean egingo da. Ibilbidea eta inskripzio datak konfirmatu barik daude, baina hurrengo asteetan emango dira jakitera. Jada ezagutzen dena, apirilaren 3tik 8ra jokatuko den 2023ko Euskal Herriko Itzuliaren irteera eta iritsiera puntuak dira.