Txirrindularitza
UCI WorldTourretik at?
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa, etorkizunaren zain
Erredakzioa
UCI WorldTourrek ostiralean erabaki beharko du UCIren egutegiaren barrruan mantentzen dituen bi probak.
-
Suitzako Tourreko irudia. Argazkia: EFE
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasiko lasterketak euskal errepideetan dauden proba garrantzitsuenak dira eta ostiralean jakin behar dute UCI WorldTourreko egutegiaren barruan izango diren 2013tik aurrera.
Orain arte zazpi lasterketa dira 2013-2016 urteetarako konfirmatu dituztenak: Eneco Tour, Gent-Wevelgem, Suitzako Tourra, Poloniako Itzulia, Volta Catalunya, GP Ouest France-Plouay eta Vattenfall Cyclassics.
Hasiera batean ostiralean eman behar zuen jakitera UCIk beste proba batzuen etorkizuna. Erabaki horren zain daude Critrrium du Dauphine, Quebeceko Sari Nagusia, Montrealeko Sari Nagusia eta Hangzhoueko Tourra.