Itxi

Txirrindularitza

3. etapa

Velascok irabazi du Valentziako Erkidegoko Itzuliko hirugarren etapa ihesaldiari amaiera bikaina emanda

EITB Media

Simone Velasco italiarrak bereganatu du garaipena esprintean mendean hartuta Bob Jungels eta Jonas Gregaard Wisly ihesaldiko kideak. Pello Bilbaok sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi dio, eta Alex Aranburuk laugarrenari.

2:52
Simone Velasco

Simone Velascok (Astana-Qazaqstan) irabazi du Valentziako Erkidegoko Itzuliko hirugarren etapa, ostiral honetan (otsailaren 3an) Beteran hasi eta Sagunton bukatu (145,1 km) dena. Italiarrak mendean hartu ditu esprintean Bob Jungels (Bora-hansgrohe) eta Jonas Gregaard Wisly (Uno X-Pro) ihesaldiko kideak. Alex Aranburu (Movistar) laugarren izan da hiru segundora, tropel nagusiaren buruan helmugaratuta.

Eguneko ihesaldia bost txirrindularik osatu dute, baina Oronet (2. mailakoa) eta Garbi (1. mailakoa) mendateetako igoerek hirura murriztu dute taldetxoa. Lasterketaren buruan geratu dira Velasco, Jungels eta Gregaard. Bazirudien tropelak harrapatu egingo zituela, baina ez da hala izan, eta Velascok bereganatu du garaipena.

Hirugarren etapa amaituta Giulio Ciccone (Trek-Segrafedo) da sailkapen nagusiko liderra, eta hiru segundo ateratzen dizkio Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bigarrenari. Alexandr Vlasov (Bora-hansgrohe) dago hirugarren postuan liderrarekiko sei segundora, eta Alex Aranburu da laugarren Cicconerekiko hamar segundora.

3. etapako sailkapena:

1 - VELASCO Simone (Astana) 3:13:47

2 - JUNGELS Bob (BORA) d. b.

3 - GREGAARD Jonas (Uno-X Pro) d. b.

4 - ARANBURU Alex (Movistar) +0:03

5 - ROJAS Jose Joaquin (Movistar) d. b.

6 - WRIGHT Fred (Bahrain) d. b.

7 - BOUWMAN Koen (Jumbo) d. b.

8 - COSTA Rui (Intermarche) d. b.

9 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.

10 - MCNULTY Brandon (UAE) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) 9:17:00

2 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:03

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 0:06

4 - ARANBURU Alex (Movistar) + 0:10

5 - CHARMIG Anthon (Uno-X) d. b.

6 - GLOAG Thomas (Jumbo) d. b.

7 - COSTA Rui (Intermarche) d. b.

8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d. b.

9- RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 0:16

10- MCNULTY Brandon (UAE) + 0:18