Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Van der Poel, bosgarrenez ziklo-kroseko munduko txapeldun esprintean Van Aert mendean hartuta

EITB Media

Mathieu van der Poelek erasoa jo du helmugara iristeko 500 metro falta zirenean, Wout van Aert irten da haren atzetik, baina belgikarrak ezin izan du herbeheretarra gainditu. Eli Iserbyt izan da hirugarren.

1:30
Mathieu van der Poel helmugara iristen

Mathieu van der Poelek bosgarrenez irabazi du ziklo-kroseko Munduko Txapelketa igande honetan (urtarrilaren 5ean) Hoogerheiden (Herbehereak) Wout van Aert esprintean mendean hartuta.

Ordubete baino gehiago behar izan dute txirrindulariek lasterketako ibilbidea betetzeko, eta esprintean erabaki da. Van der Poelek erasoa jo du helmugarako 500 metro falta zirenean, erantzun egin dio Van Aertek, baina belgikarrak ezin izan du ezer egin herbeheretarraren nagusitasunaren aurrean. Bi hauek zortzi urte zituztenetik dihardute elkarren artean lehian. Eli Iserbyt izan da hirugarren.

Van der Poelek 28 urte ditu, eta 2023ko Munduko Txapelketa gehitu du bere palmaresera; lehenago, munduko txapeldun izan zen 2015, 2019, 2020 eta 2021 urteetan.

Aurtengo Munduko Txapelketako ibilbidea Adrie van der Poel txirrindulari ohiak diseinatu du, Mathieuren aitak.