Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

Rui Costak bereganatu du Valentziako Itzulia; Pello Bilbao, laugarren

Agentziak | EITB Media

Portugaldarrak ezustekoa eman du Voltako txapeldun izateko azken etapan. Pello Bilbao laugarren postuan geratu da, Mikel Landa zazpigarren eta Alex Aranburu bederatzigarren.

5:43
Valentziako Itzulia

Rui Costa (Intermarché) txirrindulari portugaldarrak ezustean harrapatu ditu guztiak helmugatik bi kilometrora, eta Valentziako Erkidegoko Itzuliko bosgarren eta azken etapa irabazi du, Paterna eta Valentzia artekoa, sailkapen nagusiko lehen postua lortuz.

Portugaldarrak faborito nagusien arteko markaketa estua aprobetxatzen jakin du eta helmugatik bi kilometrora egin du salto, 15 segundo besterik ez baitzuten aldentzen maillot horitik.

Giulio Ciccone (Trek) italiarrak, Pello Bilbao (Bahrain) eta Tao Geoghegan Hart (Ineos) atzetik zituela, berandu erreakzionatu du eta Rui Costak garaipena lortu du Thymen Arensmanekin (Ineos) lehiatutako esprintean.

Aleksandr Vlasov errusiarrak erasoa jo du eta Cicconek erantzun ona eman dio. Tao Geoghegan Hartek jarraituta. Ondoren Pello Bilbao eta Marc Soler (UAE Emirates) gehitu dira multzora; beraz, sailkapen nagusiko lau lehenak batera zeuden.

Tarteko helmugan faboritoek esprint estua egin dute sailkapen nagusirako erabakigarriak izan zitezkeen segundo batzuetako gainsaria lortzeko.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - COSTA Rui (Intermarché) 2:07:16

2 - ARENSMAN Thymen (INEOS) d. b.

3 - BATTISTELLA Samuele (Astana) + 0:07

4 - SOLER Marc (UAE) + 0:08

5 - CICCONE Giulio (Trek) + 0:21

6 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:23

7 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:28

8 - WRIGHT Fred (Bahrain) + 0:30

9 - MOHORIC Matej (Bahrain) m. t.

10 - FRAILE Omar (INEOS) + 0:31

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - COSTA Rui (Intermarché) 19:10:06

2 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) + 0:16

3 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) + 0:19

4 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:21

5 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 0:25

6 - GLOAG Thomas (Jumbo) + 0:34

7 - LANDA Mikel (Bahrain) + 0:40

8 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:45

9 - ARANBURU Alex (Movistar) + 0:46

10 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d. b.